Senideak bisitarik gabe eta preso batzuk zigortuak izan dira azken egunotanSenideak bisitarik gabe eta preso batzuk zigortuak izan dira azken egunotan
2010-07-28
Senideak bisitarik gabe eta preso batzuk zigortuak izan dira azken egunotan

Herrera de la Mancha: Ander Errandonea, Jose Angel Biguri eta Joseba Erostegi preso politikoen senideek aurrez aurrekoa galdu zuten miaketa saiakerak direla eta.

Curtis (Teixeiro): Txomin Troiriño eta Gorka Lupiañez preso politikoen senideek aurrez aurrekoa galdu zuten miaketa saiakerak direla eta. Hau salatzeko, astelehenean itxialdia burutu zuten Curtiseko preso politikoek.

Almeria: Almeriako espetxera zihoan senide eta lagunen furgoneta, Madril azpialdean aurkitzen den "Tembleque" herriko sarreran geratu zituzten Guardia Zibilek. Denak izan ziren identifikatuak.

Puerto I: Pasa den ostiralean Fernan Elejalderen senideek aurrez aurrekoa galdu zuten miaketa saiakerak direla eta. Larunbatean, Isidro Garalderen senideek galdu zuten aurrez aurrekoa miaketa saiakerak direla eta.

Navalcarnero: Iker Araguas preso politikoaren arrebak ezin izan zuen bisita arrunta egin, bertako kartzelariek bisitarako baimena emana etzuelakoan, jakinda senideak aurretik eskatuta zuela bisitarako baimena.

Moulins - Izeure: Uztailaren 17an, bertan aurkitzen den Ander Geresta preso politikoa funtzionarioek bisita aurretik biluztu eta belauniko jarriarazi nahi izan zuten, eta bera uko egin izanagatik zigor zeldetara bidali zuten. Bisita arratsaldean egin ahal izan zuen baino kristalarekin. Elkartasunez berarekin batera dauden beste bi preso politikoak zigor zeldetara joan ziren. Pasa den astelehena 19, espetxeko zuzendariarekin hitz egin zuen Gerestak, eta zuzendariak gaizki ulertu bat izan zela eta berriro ez zela gertatuko esan zion Gerestari. Pasa den asteburuan berriz, gertakari berberak gertatu dira, kasu honetan Ismael Berasategi presoarekin. Bisita ostean biluztu eta makurrarazi nahi izan dute eta bera uko egin izanagatik zigor zeldara bidali. Elkartasunez moduloko beste kideek ere zigor zeldetara eramateko eskatu dute.

ADIERAZI EH
Denontzako eskubide guztiak
Euskal Herri osoan
> kanta <
 
RSS