Azken Ostiraleko irakurgaia:
"Etxeratek, errepresaliatuen senide eta lagunen elkarteak, bere berotasuna eta besarkadarik sentikorrena eskaini nahi dio Jon Anzaren senitartekoei. Pasa den larunbatean eskaini zitzaion azken agurra Antzari Ziburuko herrian. Euskal militante politikoarekin gertatutakoa berehala argitzea exigitzeaz gain ardura guztien depurazioa eskatzen dugu ere.
Bere garaian Antzak jasan behar izan zuen espetxe politika kriminalak bere horretan dirau. Euskal Herritik urruntzearekin nahikoa ez eta etengabeko jazarpenarekin jarraitzen dute frantziar zein espainiar Estatuek. Azken asteetan bakartzearen aurka presoek burutu behar izan dituzten gose greba luze eta gogorrak izan dira horren erakusle.
Senide eta lagunon aurkako erasoak bere horretan jarraitzen dute. Astebururo miaketa saiakerak direla eta aurrez aurrekoak galtzen jarraitzen dira. Gure senide eta lagun diren Euskal Preso Politikoak inongo komunikaziorik gabe utzi nahi dituzte. Bakarturik eta beren inguru sozial eta afektibotik ahalik eta urrunen nahi dituzte. Baino senide eta lagunok argi dugu ez dugula horrelakorik onartuko. Beharrezkoa den guztia egingo dugu gure maitasuna eta berotasuna behar den tokira eramateko.
Sakabanaketaren aurpegi gordinena geroz eta Herri eta Estatu gehiagotara iristen ari da. Portugal, Ipar Irlanda, Ingalaterra eta Italiarainoko bidaiak egitera behartzen gaituzte orain, horrek dakarren odoluste ekonomiko itzela kontuan hartuta. Gure senide eta lagunak Euskal Herrian egoteko eskubidea egunez egun urratu eta horretan sakontzen ari dira. Eta zer esan milaka kilometrora aurkitzen diren espetxe horietan gure senide eta lagunek pairatzen dituzten bizi baldintza gogorrak.
Sakabanaketa politikak indarrean jarraitzen du. Astebururo milaka kilometro egitera behartzen gaituzte eta sekulako arriskua suposatzen du horrek. Horren erakusle hilabete honetan senide eta lagunok pairatu behar izan ditugun bi kotxe istripuak. Uztailaren 4ean Txema Matanzas presoaren bi lagunek istripua izan zuten Topaseko espetxera iristear zeudela. Kolpeen ondorioz hospitalera eraman behar izan zituzten. 11ean berriz, Hodei Ijurko bisitatzera zihoazen hiru senideek istripua izan zuten A Lamako espetxera bidean. Kotxeak kalte haundiak jasan zituen. Zorionez senideek etzuten kalte fisikorik izan. Sakabanaketak suposatzen duen eriotz erruletan murgiltzen jarraitzen gaituzte.
Elkartasunaren kriminalizazioan ere sakontzen ari dira. Polizia autonomikoa hainbat herri eta jai gunetan sartu eta gure senide eta lagunen argazkiak edota euren egoera salatzen duten kartelak kendu dituzte. Gure senideen existentzia ezabatu eta beraien oinarrizko eskubideen aldeko defensa eta aldarrikapena desagerrarazi nahi dute. Baino argi dugu ez dutela lortuko. Euskal Preso Politikoekiko elkartasuna eta maitasuna ez baitira delitu. Eurena bortizkeria, gurea elkartasuna, maitasuna, eta imajinazioa. Elkartasuna ez da desagertuko. Sekula ez.
Azkenik, urtero antzolatzen ditugun Udako Ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu. Bihar larunbata, eguerdiko 12etatik ordubatetara errepideetako ekimenak burutuko ditugu. Igandean ere aukera paregabea izango dugu Loiolako Santutegi kalpoaldean burutzen dugun elkarretaratzean. Bertan egongo den Euskal Autonomi Erkidegoko Gobernuko ordezkaritzaren aurrean Euskal Preso Politikoen oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko aukera izango dugu. Eta abuztuaren 8an, Euskal Herriko kostaldea osatzen duten hondartzetara joateko parada izango dugu. Mila esker."
Euskal Presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen jabe!
Senide eta lagunon aurkako jazarpenik ez!