Ehun pertsona inguru omendu zuten ostegun arratsaldean Herrera de la Manchan 1986ean hilik suertatu zen Indautxuko bizi laguna "Kirruli". Etxeratek aurrera daraman dispertsioaren 20. urteurrenaren arira buruturiko ekitaldian, Asensioren erretratu haundi batekin eman zen. Argazkiaren aurrean, aurreskua dantzatu eta Bizkaiako herrialdea zeharkatzen ari den senideen delegazioak lore erramu bat eskeini zioten Kirruliren arreba eta bere ilobetako gazteenari.
Etxerateko ordezkari batek dispertsioaren “porrota” goraipatu zuen, eta era berean 21 preso politikok eta 16 senide eta lagunek bizia galdu izana salatu zuen. Ekitaldi amaieran, dispertsioarekin amaitzeko indar metaketara deitu zuten senideen elkartearen izenean.